Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Gazteen osoko bilkura
Helburuak
Ikasleak eta irakasleak sentsibilizatzea, prestatzea eta gaitzea Giza Eskubideen alorrean, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna azpimarratuz, entzute aktiboaren eta errespetuzko elkarrizketaren bidez, gogoeta eginez, ikuspegiak partekatuz eta minimoak adostuz, pertsonen arteko harremanen oinarriak izan behar duten funtsezko balioak sendotzen laguntze aldera, alegia: berdintasuna, askatasuna, gatazkak indarkeriarik gabe konpontzea, etab.
Elkarrekin konpromisoak adosteko egintzan giza-eskubideak betetzea bermatuko duen gure gizartearen aniztasuna errespetatzea kontuan hartuta herritarren bizikidetza garatzen laguntzeko prozesu demokratikoek nolako garrantzia eta erabilgarritasuna duten deskubritzea.
Gazteen osoko bilkurak
2015eko gazteen bilkura
2016ko otsailaren 5ean, ostirala, 11:00etan, Erain, Txingudi, Irungo La Salle eta Toki-Alai 4 ikastetxeetako DBHko 3.mailako 15 ikasle-taldeetako 25 ordezkari bildu ziren Irungo Udaletxeko Batzar Aretoan 2015eko Gazteen Bilkuraren Osoko bilera egiteko. Bilera horretan Garapenerako Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Balioetako Ordezkari Mónica Martínez Notario izan zen buru, eta berak Gazteen Osoko Bilkuraren mahaiburutza Jon Cía Insaustiri utzi zion, hau da, ordezkari guztien artean hautatutako alkate gazteari.
2015eko urritik abendura arte, ikastetxe horietako 349 ikaslek OSOKO BILKURA izeneko programan hartu dute parte; programa hori 2004az geroztik egiten da Irungo ikastetxeetan eta aurtengo gaia Giza Eskubideen inguruan izan da.
Aurreko 3 hilabeteetan ikasleek elkarrekin eztabaidatu dute, argudioak prestatu, iritziak defendatu eta erabakiak adostu dituzte; horretarako, entzute aktiboa eta enpatia bultzatu dituzte eta gogoeta egin dute zuzen-zuzenean Irunengan eragina duten akordioak bilatzeko.
Azken edizioan bezala, 2015eko OSOKO BILKURAn indarkeria matxistaz hitz egiteaz gain, hitz egin da ikasgelako, familiako, lagunarteko... indarkeriaz ere. Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak orain dela gutxi emandako datuak, "bullying" kasuak hirukoiztu egin dira EAEn azken bost urteotan; horrek esan nahi du 10-16 urte arteko gazteen artean 5 gaztetatik 1ek jasaten duela eskola-jazarpena; hori ikusita, nerabezaroan gertatzen den berdinen arteko indarkeriaren gaian sakontzen da. Gainera, edizio honetan ciber-bullying-arekiko interes berezia piztu du gaur egun nerabeek egiten duten hainbat baliabide telematikoren erabilera masiboak: Internet, telefonia mugikorra eta online bideo jokoak.
Ildo horretatik, ikasle parte-hartzaileak, Giza Eskubideen esanahia eta praktika landu ondoren, bere eguneroko bizimoduko sei arlo aztertu ditu:
Familia eta etxea
Ikastetxeak
Auzoa, hiria
Denbora librea, kirola, jaia
Lagunak, kuadrila
Harreman afektiboak, bikotekidea
Talde bakoitzak proposamenak egin ditu, detektatu dituzten eta haien ustez Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Artikuluak aplikatuz hobetu beharrekoak diren egoeretan oinarrituta, eta guztira 56 ekintza proposamen atera dira 23 egoeratarako. Ikastetxeen arteko alderaketa eta adoste lanaren ondoren, gela bakoitzak bozkatu egin zuen eta behi betiko proposamenak aukeratu.
Partaidetza prozesu honi amaiera emateko, gazte parte-hartzaileek Giza Eskubideen ikuspegitik hobetu bahi dituzten 18 egoerarekiko eginak zituzten behin betiko 29 proposamenak otsailaren 5eko gazteen Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatu zituzten, eta horietatik 20 izan ziren onartuak.
2014ko gazteen bilkura
Abenduaren 10ean (Giza Eskubideen nazioarteko Eguna), 11:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian Gazteen Osoko bilkuraren beste saio bat egin da. Osoko bilkuran DBHko 3. mailako 25 ordezkarik parte hartu dute, Erain, Txingudi, y San Vicente de Paul ikastetxekoak. Ekitaldian José Antonio Santano irungo alkatea, Fernando San Martín Heziketa, Gazteria eta Baloreak arloko ordezkariak eta beste udalkide batzuk ere izan dira.
Azken hilabete hauetan ikastetxe hauetako 196 ikaslek parte hartu dute programa honetan. Programa hau 2004. urtetik inplementatzen da Irungo ikastetxeetan eta aurtengo gaia Giza eskubideak dira.
Azken 3 hilabeteetan ikasleek beraien artean hitz egin dute, argudioak eraiki dituzte, iritziak defendatu dituzte eta erabakiak adostu dituzte entzuketa aktiboaren, enpatiaren bitartez eta Irun hirian eragin zuzena dituzten akordioak bilatu dituzte.
Programa honek 2 helburu ditu: gazteen artean elkartasuna, bizikidetza, tolerantzia eta Giza Eskubideekiko errespetua bultzatzea, eta ikastetxeetako ikasleek prozesu demokratikoak ulertzea eta berorien erabilgarritasunaz eta garrantziaz kontziente izatea.
Prozesuaren amaiera gisa, gazte parte-hartzaileek Giza Eskubideei buruz landu dituzten proposamen guztiak adostu dituzte Gazteen Osoko bilkura egin bitartean.