Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Irungo IV. Berdintasun Plana
III. Berdintasunerako Plana indarrean egon da 2016 arte, eta hortik aurrera, gizon eta emakumeen arteko IV. Berdintasun Plana prestatu da; bertan, berdintasun gaian egingo den jarduketa bideratuko duten esku-hartze eta arauak ezartzen dira gizonezkoen eta emakumezkoen artean 2017-2021 aldian.
Plana koherentea da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Emakundek beraien planetan ezarritako ildoekin eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eta EHAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana ditu arau-oinarri.
Irungo Emakume eta Gizonen IV. Berdintasunerako Plana prozesu parte-hartzaile batez baliatuz gauzatu da. Bere diseinuan Berdintasunerako zein sail-arteko batzordeko kideek, Udaleko teknikariek eta hezkuntza eta osasun alorreko eragile sozialek parte hartu dute.