Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Zer egin indarkeria egoera baten aurrean
Erasoa jasan baduzu
- Lesioak badituzu, zoaz azkar Larrialdi Zerbitzu batera. Saia zaitez zure konfiantzazko pertsona batekin joaten.
- Arriskuaren edo mehatxuaren menpean bazaude, deitu Ertzaintzari edo 112 larrialdietako telefonora. Larrialdi Zerbitzuan kasu egiten zaituztenean eska ezazu Medikuaren Txostenaren kopia.
Oharra: Larrialdi Zerbitzuan kasu egiten zaituztenean eska ezazu Medikuaren Txostenaren kopia.
Segurtasun-plan baten bidez babestea
- Egin ezazu edo buruz ikas ezazu lagundu ahal dizuten pertsonen telefono zenbakien zerrenda.
- Buruz ikas ezazu poliziaren telefono zenbakia.
- Etxetik alde egin behar baduzu, jakin ezazu aurretik zein dokumentu hartu beharko dituzun edo gorde ezazu dokumentu horien kopia zure konfiantzazkoa den pertsona baten etxean.
- Azaldu iezaiezu zure seme-alabei zein garrantzitsua den zure alerta abisua gogoan hartzea eta egiazta ezazu ongi ulertu dutela.
Zer egin daiteke indarkeria egoeran bazaude eta beldur bazara?
- Hurbil zaitez arriskurik gabe atera ahal zaren leku batera.
- Ez zaitez joan sukaldera, han zuri kalte egiteko objektuak daude eta. Ezta komunera edo geletara, bertan giltzaperatuta geratu ahal zara eta.
- Erasotzaileak kontrola galdu badu, atera zaitez etxetik.
- Ezin bazara atera, saia zaitez erasotzailea lasaitzen.
eta gogoratu... EZ ZAUDE BAKARRIK
Zer egin daitekeen indarkeria egoera baten berri baduzu edo ikusten baduzu?
- Etxean zaudela oihu bat entzuten baduzu, atera zaitez zer gertatzen den ikustera, norbaitek zure laguntza behar izan dezake.
- Ikusten baduzu emakumeren bat indarkeria motaren bat jasaten ari dela, hurbil zaitez eta jakin ezazu ea ondo dagoen eta ea laguntzarik behar duen.
- Erasotzaileari jakinaraz iezaiozu jokabide hori ezin dela onartu.
Egoera larria bada edo uste baduzu haiengana hurbiltzea arriskutsua izan daitekeela: Egin zarata, oihukatu sua, errieta eman erasotzaileari; jakin dezala badaudela egoeraren lekukoak.
Aldi berean, deitu Udaltzaingoari (092) edo SOS Deiaki (112).
Biktima nola babes dezakegun?
Garrantzitsua da biktimari entzutea eta ez dagoela bakarrik sentiaraztea, eta laguntza eska dezakeela jakinaraztea, salaketa jarri nahi duen ala ez alde batera utzita.
Emakume asko ez dira konturatzen hasten zein egoeratan dauden, harik eta norbaitek deituta polizia behin baino gehiagotan etxera joaten zaien arte. Ofiziozko prozedura judizialak ere hasi izan dira; beraz, garrantzitsua da deitzea eta jakitera ematea.