Ayuntamiento de
Buscador

Urte askotan, emakumearen aurkako indarkeria minimizatu eta ukatu egin du gizarteak, eta arazoa esparru pribatuan egon da.

Funtsezkoa izan da aitortzea arazoak esparru publikoari eragiten diola, gizarte-gatazkatzat hartua izateko.

Emakumeen aurka hainbat modutan gertatzen den indarkeria benetan eraso larria da haien osotasun fisiko eta moralerako, eta eraso zuzena pertsona gisa duten duintasunaren aurka.

Genero-indarkeria gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren agerpen muturrekoena da, eta ez da desagertuko, bi sexuen arteko berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzen den arte.

Emakumearen aurkako indarkeriaz hitz egiten denean zera adierazi nahi da: emakumezkoa izateagatik jasandako indarkeria-ekintza oro, ondorioz emakumeari kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa sortzen diona; baita ekintza horien mehatxuak ere, eta askatasuna arbitrarioki behartzea edo kentzea, bizitza publikoan nahi pribatuan gertatu.

(NBEren Biltzar Nagusia. 48/104 Ebazpena, 1993ko abenduaren 20a)
Gizartean arbuiatuta bakarrik lortuko dugu aurrera egitea gizarte-gaitz horrekin bukatzeko eta, horrela, gizarte askeago, bidezkoago, berdinago eta errespetuzkoago bat lortzeko.

Emakumeen aurkako indarkeria gertakari unibertsala eta egiturazkoa da, eta agerpen askotarikoak hartzen ditu: diskriminazioa, bazterketa, esklusioa, eta abar.

Edozein emakumek jasan dezake, emakume izateagatik eta bere sinesmena, jatorria, adina, heziketa, lana eta abar aparte utzita, nolabaiteko eraso edo diskriminazioren bat..

Horregatik, emakumeen aurkako indarkeria-ekintza horiek genero-indarkeriatzat hartzen dira generikoki.

Muturreko desberdintasunaren agerpen horri erantzuna emateko, hala baita Genero Indarkeria, Irungo Udalak ikuspegi integral batetik egiten dio aurre indarkeriaren gertakariari.

Genero-indarkeria prebenitzea eta biktimei babesa eta laguntza ematea, azken batean, aginte publikoen ardura da, eta lan egin beharra dago sexu-diskriminaziozko egoerak iraunkortzea galarazteko, horiek baitira emakumeen aurkako indarkeriazko gertaeren jatorria.

X