Gure inguruan, hedatuenak eta ezagunenak diren indarkeria motak etxeko indarkeria eta sexu-erasoak dira, bi hauek hildako-kopuru handia eragiten dutelako:
Indarkeria matxistak hamaika aurpegi ditu. Badira halako oldarkeriarekin erraz lotu ohi diren portaerak, zantzuak argiak direlako: esaterako, jipoi bat edo intentsitate handiko sexu-erasoa.
Nolanahi ere, portera bortitzen abaniko zabala dago, baina asko naturalizatu egiten dira, normaltzat jotzen direlako. Azken kasu honetan, kaltetuek onartu egiten dituzte jarrera horiek indarkeria matxistaren aurrean daudela jabetu gabe.
BELDURRARAZTEA
Beldurraraztea, begiratu, ekintza eta keinuen bidez, ozenago hitz eginez, objektuak hautsiz eta haren gauzak puskatuz.
ABUSU FISIKOAK
Bultza egitea, lotsaraztea, jotzea, zaplaztekoa ematea.
Arnasa hartzen ez uztea, iletik tira egitea.
Eltzea, ostikoak ematea, ukabilkadak ematea, haren kontra arma bat erabiltzea, jipoitzea, besoa bihurritzea.
ABUSU EMOZIONALA
Bere buruarekin gaizki senti dadin beheratzea, izengoiti iraingarriak jartzea.
Zoratuta dagoela pentsaraztea.
Utilizar estrategias psicológicas perversas.
GIZONEZKOEN PRIBILEGIOAK ERABILTZEA
Neskame bezala tratatzea.
Berak hartzea erabaki "garrantzitsu" guztiak. "Etxeko erregea" balitz bezala jokatzea.
ABUSU EKONOMIKOA
Enplegu bat lor dezan edo enplegu bati eutsi diezaion eragoztea.
Berari dirua eskaraztea, diru-kopuru bat besterik ez ematea. Diru kentzea.
MEHATXUAK
Mehatxuak egitea edo mehatxuak gauzatzea, hura emozionalki zauritzeko. Mehatxuka aritzea, seme-alabak eramango dituela, bere buruaz beste egingo duela, edo haren kontrako informazioa emango diela gizarte zerbitzuetakoei.
SEME-ALABAK ERABILTZEA
Seme-alabekiko errudun sentiaraztea. Seme-alabak erabiltzea hari mezu agresiboak bidaltzeko. Bisitez baliatzea hura zirikatzeko.
ABUSU SEXUALA
Haren borondatearen kontra izaera sexualeko egintzak egitera behartzea.
Haren gorputzeko sexu-atalei kalte fisikoa egitea.
Sexu-objektu bezala erabiltzea.
Ez baduzu argi zurekin dagoen pertsonak behar bezala tratatzen zaituen, datorren testua irakurri.
Hauetako baieztapen bati baietz erantzunez gero, zure harremanetan tratu onak ez dira nagusi, eta indarkeria matxista egoera batean murgilduta zaude.
- Besteak baino gutxiago, tuntun gisa edo ezdeus sentiarazten zaitu. Barregarri uzten zaitu, kritikatzen zaitu edo burla egiten die zure sinesmenei (erlijiozkoak, politikoak eta pertsonalak).
- Zure familia, zure lagunak eta bizilagunak kritikatu eta deskalifikatu egiten ditu edo haiekin harremanean jartzeko oztopoak jartzen ditu, jeloskor jartzen da edo borrokaldi bat eragiten du.
- Dirua, janzkera, zure deiak, zure irakurketak, zure harremanak, zure denbora kontrolatzen ditu.
- Alde batera uzten zaitu, ez du interesik adierazten edo isiltasunarekin zigortzen zaitu.
- Garrasi egiten dizu, iseka egiten dizu, haserretzen da, zu edo zure seme-alabak mehatxatzen zaitu/ditu.
- Umiliatu egiten zaitu eta balioa kentzen dizu zure seme-alaben eta ezagunen aurrean.
- Aginduak ematen dizkizu eta zer egin ahal duzun erabakitzen du.
- Errudun sentiarazten zaitu: Zurea da gertatzen den guztiaren errua.
- Bere begiradak edo keinuek beldurra ematen dizu/dizute noizbait.
- Zuretzat garrantzitsuak diren objektuak hondatzen ditu.
- Ez du baloratzen zure lana, dena gaizki egiten duzula, baldarra zarela esaten du.
- Harreman sexualak edukitzera edo hainbat praktika egitera behartzen zaitu.
Teresa San Segundo
UNEDeko Generoari buruzko Ikasketa Zentroko Zuzendaria