Beste aukera batzuk - Berdintasuna eta LGTBIQ+
X
Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Biktimentzako baliabideak
Irungo Udalaren Gizarte Ongizate arloak laguntza integrala eskaintzen die genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu.
Harrera Unitateko gizarte-langileak egunean emango dizu arreta 8:30etik 14:00etara. Telefonoa: 943 505 358
Programa espezifikoak
- Tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako laguntza psikologikoa emateko programa: programaren helburua biktima horiek dituzten arazo psikologikoak gainditzen laguntzea da, horretarako egokien jotzen den tratamendua aplikatuz.
- Tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako aholkularitza juridikoa emateko programa.
- Genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako gizarte-laguntzako programa: bere borondatez eskatzen duen emakumeak gizarte-hezitzailearen laguntza jaso dezake, gestioak egiteko, agerraldi judizialetara laguntzeko,...
Prestazio ekonomikoak
- Oinarrizko Errenta (OE): oinarrizko beharrei aurre egiteko behar adinako baliabide ekonomikoak ez dituzten pertsonen beharrei erantzuteko laguntza da.
- Gizarte-larrialdiko laguntza (GLL): gastu jakin batzuei (ohiko izaerakoak edo ezohikoak) aurre egiteko nahiko baliabide ekonomiko ez dituzten pertsonentzako laguntza da, ulertuta gastu horiek beharrezkoak direla gizarte-bazterketa egoerak aurreikusteko, ebitatzeko edo arintzeko.
- Genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako laguntza ekonomikoa: laguntza ekonomiko hau genero-indarkeria jasaten duten eta baliabide ekonomikoak ez dituzten edota lan bat lortzeko zailtasun handia duten emakumeentzat da.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza (DBL): Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi diren emakumeentzako bakarri da prestazio ekonomiko hori.
Egoitza-baliabideak
- Urgentziazko abegi-zentroa: berehalako egoitza-soluzioa da sexu-indarekeriaren biktimentzako, urgentziazkoa eta aldi baterako.
- Abegi-etxebizitzek aldi baterako egoitza-soluzioa eskaintzen diote biktimari, honek epe ertaineko-luzeko alternatiba bat aurkitzen duen bitartean.
- Adinekoentzako egoitza publikoetan sartzekotan genero indarkeriaren biktima diren emakumeek lehentasuna duen kolektiboa da adinekoentzako egoitza publikoetan sartzeko.
Babesteko eta segurtasuna zaintzeko neurriak
- Babesteko agindua: biktima eta bere familia erasotzailearengandik era azkarrean babes osoa (fisikoa, juridikoa eta soziala) emateko balio du Babesteko Aginduak. Salaketa izaera dauka. Berehalako eta espezializatutako aholkularitza-zerbitzu juridikoa dute biktimek, 24 orduz. Toki hauetan eska daiteke: epaitegian edo fiskaltzan, udaltzaingoan, Guardia Zibilaren bulegoetan, Ertzantzan, Gizarte Zerbitzuetan edo Biktimei Laguntzeko bulegoetan.
- Babesteko agindua [PDF]
Beste baliabide batzuk
- Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (GEA): Inem enplegu bulegoan tramitatzen da. Laguntza hau jasotzeko, eskumena duen Administrazioaren aurrean akreditatu behar da etxeko biktima izatea; gainera, dagokion INEM bulegoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea ere beharrezkoa da.