Ostegun honetan, Berdintasuneko ordezkari Miren Echevestek "Maitatzea ez da kontrolatzea" kanpainaren 2022ko edizioa aurkeztu du, azaroaren 25ean Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Imago agentziarekin batera diseinatu da kanpaina, eta Genero Indarkeriaren kontrako 2017ko Estatu Itunaren bidez finantzatu da, zeina mugarria izan zen botere publikoek genero indarkeria mota guztiak desagerrarazteko jardunean.

Diseinatutako materiala Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan zabalduko da, azaroaren 7tik 28ra bitartean, kalean: kartelak jarriko dira markesinetan eta bide publikoko beste elementu batzuetan, eta kartelak banatuko dira saltokietan eta udal instalazioetan. Era berean, ikastetxeetan eta osasun etxeetan zabalduko da kanpaina.

Flyerrak banatuko dira, eta berrikuntza bat izango da: hamabi orrialdeko gidaliburu bat, indarkeria askotarikoa izan daitekeela gogorarazten duena eta hiru indarkeria mota ohikoren (indarkeria psikologikoaren, ekonomikoaren eta bikarioaren) berezko mezu eta portaerak azaltzen eta identifikatzen dituena.

Nabarmentzekoa da indarkeria mota horietako bakoitzari buruzko mezuak bost hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz eta errumanieraz) emango direla, kultur aniztasuna kontuan izanik, baliabideak pertsona guztiei helarazi nahian.

Jardueren egitaraua: 

 

NOIZ ORDUA EKINTZA LEKUA ANTOLATZAILEA
Azaroak 3 18:00 HITZALDI-TAILERRA: "Violencias machistas y racistas desde la memoria corporal, búsqueda de vías de sanación y liberación", Ana Murcia, Jenny Perlaza eta Olatz Eizagirrerekin Palmera Montero Sala 4 BIDASOALDEKOELKARTE FEMINISTA
Azaroak 9 17:00

FILM EMANALDIA: Nunca más
Sinopsia: Slim izeneko zerbitzariaren bizitza errotik aldatuko da Mitch izeneko kontratista aberats bat ezagutzen duenean

Argoiak.
Bertsolari Uztapide, 6
ARGOIAK
Azaroak 11 19:00

SARI BANAKETA: BIDASOALDEKO ELKARTE FEMINISTAREN V. SARIA BERDINTASUNARI
Sariduna: Jaizkibel Konpainia

Palmera Montero Sala 2

BIDASOALDEKOELKARTE FEMINISTA
Azaroak 16 18:00 AHALDUNTZE ETA AUTOZAINTZA TAILERRA: Txi kunga, yoga integrala, meditazioa eta mindfulness-a, Florencia Savanti Colladorekin Palmera Montero Sala 2 BIDASOALDEKOELKARTE FEMINISTA
Azaroak 4-18   ERAKUSKETA: BIDASOALDEKO ELKARTE FEMINISTAREN V. SARIA BERDINTASUNARI
Sariduna: Jaizkibel Konpainia
Área de exposiciones de Palmera Montero BIDASOALDEKOELKARTE FEMINISTA
Azaroak 18 19:00 OMENALDIA ROSA VALIENTE ORTIZI: "Joan zara, baina gurekin zaude" Palmera Montero Sala 2 BIDASOALDEKOELKARTE FEMINISTA
Azaroak 21   SOLASALDIA: "RETOS ACTUALES DE LA IGUALDAD", Cristina Ubanirekin Avenida Gipuzkoa Nª 12-Bajo UXOA
Azaroak 23 17:00 ASUN CASASOLA SARIKETAKO KONTAKIZUNEN IRAKURKETA MUSIKATUA: "Indarkeria matxistaren kontra ozen hitz egiten", Parean Elkartearekin eta Asun Casasola Berdintasun Elkartearekin elkarlanean Argoiak.
Bertsolari Uztapide, 6
ARGOIAK
Azaroak 23 18:00 TERTULIA DIALOGIKOA: Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak, Uxue Alberdirekin Palmera Montero Sala 2 TXINGUDIKO ELKARTE FEMINISTA
Azaroak 24 18:30 MEMORIAS LÍQUIDAS (DENA BEKATUA ZENEKO GARBIKETA LANEI BURUZKO IKUS-ENTZUNEZKO IKUSKIZUN INTERAKTIBOA), Rosa Vendrell Miretekin C/Mayor Nº 11 1ª planta GAURKO ANDREAK BERDINTASUNAREN ALDE
Inskripzioak:   665 735 333 / 652 717 990
Azaroak 25 11:00 ELKARRETARATZEA. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako batasuna eta erabateko gaitzespena adierazteko.  Zabaltza plaza Irungo DBHko ikastetxe publikoak
Azaroak 25 12:00 ELKARRETARATZEA Plaza San Juan IRUNGO UDALA
Azaroak 25   PUNTU MOREAREN EZARPENA UDALETXEKO FATXADAN, UDALETXEKO FATXADAREN ARGIZTAPENA ETA ADIERAZPEN INSTITUZIONALA   IRUNGO UDALA
Azaroak 26 12:00 ENREDA2 TAILERRA: "Sare sozialak eta berauen eta indarkeriaren arteko harremana" (bereziki, beren ardurapean adingabeak dituzten helduentzat), Rebeca Lestónekin Palmera Montero Sala 2 BIDASOALDEKOELKARTE FEMINISTA
Azaroak 26 17:30 INVISIBLES IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUAREN AURKEZPENA, Emma Larretarekin Palmera Montero Sala 2 TXINGUDIKO ELKARTE FEMINISTA
Azaroak 27 18:00 IRUN BELDUR BARIK 2022 IKUSKIZUNA (gonbidapena dutenentzat) Amaia KZ IRUNGO UDALA
Azaroak  7-28   GENERO INDARKERIAREN KONTRA SENTSIBILIZATZEKO KANPAINA MULTIMEDIA   IRUNGO UDALA
Abenduak 3 18:00 MAHAI INGURUA ETA HAUSNARKETA: "Violencias entrecruzadas: psicológica, física, vicaria, falso SAP. Hitos y realidades", Genero Indarkeriaren kontrako Erresilientzia duten Emakumeen Estatuko Kontseiluko elkarteekin eta  espezialistekin eta Madres Protectoras elkartearekin Amaia KZ
Hitzaldi-aretoa
GAURKO ANDREAK BERDINTASUNAREN ALDE

Inskripzioak:   665 735 333 / 652 717 990

 

X