Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Bateratzea / Ardurakidetza
Zer da?
Egitate honek gizarte sistema berri bat eratzera behartu du emakumeen eta gizonen arteko lankidetza eta konpromiso modu bat ezartzeko asmoz, bizimodu profesionalean, pertsonalean eta familiarrean eta arduren banaketa orekatua ahalbidetuko duena.
Horrek lanaren gainzama ekarri die emakumeei, eta hori gizartearen parte-hartzean zein garapen pertsonalean desabantaila handi bat da beraientzat, baita kulturarako, politikarako, kirolerako aisialdirako eta denbora librerako sarbidean ere.
Egitate honek gizarte sistema berri bat eratzera behartu du emakumeen eta gizonen arteko lankidetza eta konpromiso modu bat ezartzeko asmoz, bizimodu profesionalean, pertsonalean eta familiarrean eta arduren banaketa orekatua ahalbidetuko duena.
Lana eta familia bateratzeko beharra zalantzarik gabeko baldintza bat da gizarte errealitate bidezkoagoa eta demokratikoagoa lortzeko, zeinetan gizonek beren gain hartuko baitituzte etxeko eta familiako zereginetan ardurak ere eta administrazioek emango baitituzte horretarako behar diren bitartekoak.
Irungo Berdintasunera III. Planak gizarte eredu baten aldeko apustua egiten du. Zeinetan emakumeak eta gizonek guneak eta ardurak partekatuko baitituzte. Horretarako, esku-hartze ardatz giza ezartzen du ardurakidetzako gizarte antolamenduan aurrera egitea. Antolamendu horren jarduketa eremua ondoko programetan garatzen da: Gizarteratzea - Sexu-askatasuna - Hezkidetza - Berdintasuna lan-alorrean - Hiri barneratzailea - Indarkeriaren biktimei eman beharreko arreta hobetzea
Bateratze pertsonala, lanekoa eta familiakoa gertatzeko, bi gune batera eraman behar dira aurrera: publikoa (edo ekoizpenekoa) eta etxekoa (edo ugalketakoa) eta horretarako, emakumeek eta gizonek partekatu behar dituzte funtzio horiek gizartean.
Gizartea garatuz doa, familiako arduren eskema zaharrak ez dute balio dagoeneko.
Zergatik?
Emakume edo gizon izateak ez du esan nahi jarduera jakin bat derrigorrez egin behar dela edo jarduera hori egiteko debekua dagoela.
Emakumeek beste jarduera batzuk egin nahi dituztelako, hala nola, beraien informazioa zabaldu, dibertitu, etxetik kanpo lan egin, eta abar.
Eta gizonek ere gehiago parte hartu nahi dutelako seme-alaben zaintzan eta hezkuntzan, adibidez.
Etxearen eremuan badira atseginak diren zeregin batzuk eta beste batzuk, berriz, ez dira hain erakargarriak, baina guztiak beharrezkoak dira erosotasun eta independentzia pertsonal handiagoa lortzeko.
Familiaren ardurak banatzeari eta partekatzeari familia ardurakidetza deitzen zaio.
Familia ardurakidetzaren abantailak
- Familia eratzen duten kide guztien bizi kalitate hobea: gatazka eta tentsio asko ekiditen dira, jende guztiak dauka denbora librea eta abar.
- Prestakuntzan eta autonomia pertsonalean maila handiagoa lortzen da.
- Beste jarduera mota bat egiteko denbora atera ahal da.