Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Tresnak eta ekimenak
Bateratu +
Eusko jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Gaiak Saileko "BATERATU uztartzearen alde onak" webgunea enpresentzako, sindikatuentzako, langile autonomoentzako eta besteen kontura lan egiten dutenentzako tresna bat da; familia, lana eta bizitza pertsonala batera eramateari buruzko informazioa lortzeko eta hausnarketa egiteko gune bat izan dezaten.
Gainera, Bateratu + web guneak kontsulta pertsonalizatuak egiteko aukera eskaintzen du.

Helburuak
- Enpresak kontzientziatzea familia, lana eta bizitza pertsonala kontziliatzeak badituela onurak –laneko giroa hobetzen da, absentismoa, txandakatzea eta bestelako arazoak murrizten dira- eta hori guztia azken finean errentagarria dela enpresarentzat.
- Sindikatuak kontzientziatzea kontziliazioa eta orduei buruzko malgutasuna sartzea negoziazio kolektiboan beharrezko dela.
Tresnak
- Autodiagnostiko tresna, enpresa bakoitzean kontziliazioaren egoera eta beharrak neurtzeko.
- Kostu-onuren tresna, kontziliazio neurri bakoitzak dauzkan ekar ditzakeen onurak lege-testuekiko estekekin lotzeko.
- Neurri bakoitzean – laguntzak, diru-laguntzak, hobariak - egin behar diren tramiteei buruzko atala, bai enpresentzat bai langile autonomoentzat bai besteren konturako langileentzat- dokumentu ereduekiko eta legezko testuekiko loturekin.
- "Nire plana" atala, enpresen arteko kontziliazio plan bat lantzeko tresna-gida bat da. Plan honetan kontuan hartzen dira dauden neurriak ezagutzera emateko dauden mekanismoak, ebaluatzeko prozedurak eta eta neurrien jarraipena, pertsonalaren aldetik eta lortutako emaitzen aldetik.
Gizonduz
Gizonduz, Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakunde- Emakumearen Euskal Institutuak bultzatzen du. Atari honen xedea da gizonen parte hartzeaz kontzientziatzea eta beraien inplikazioa bultzatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeari begira.

Helburuak
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurka sentsibilizatuta dauden eta konpromisoa duten gizonen kopurua handiagotzea.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun gaiari buruzko prestakuntza duten gizonen kopurua handiagotzea.
- Gizonen ardurakidetza areagotzea etxeko lanetan eta pertsonen zaintzan.
Gizonduz ekimenaren barruan, hainbat eremutako 27 gizonezkok "Euskal gizonen eskutitza, berdintasunaren alde eta emakumeenganako" eskutitza sinatu dute.
Eskutitzaren sinatzaile izan nahi baduzu, nahikoa izango da bat egiteko inprimaki hau osatzea.