Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Erakunde Arteko III. plana eta familia politika
Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III. Plana
Familiei laguntzeko erakunde arteko III.Plana aldirako plangintza-dokumentu bat da, familiei laguntzeko lehendik dauden neurriak eta sortzen diren berriak modu koherentean antolatzeko erabiliko dena, familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Principios
- Bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzea, familiako kide guztiak eta gizarte osoa sartuz, guztiok baikara erantzukideak.
- Familien ahalduntzea, familiei sentiaraztea beren bizitza-proiektuak autonomiaz eta behar adina baliabide dituztela definitzeko eta garatzeko gai direla.
- Erakunde guztiak (publikoak edo pribatuak) elkarrekin koordinatzea eta familiak kontuan izan ditzatela beren jardunak diseinatu eta definitzerakoan.
- Herritarrak eta EAEko gizarte-agente guztiak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea modu pertsonalean eta kolektiboki.
- Ikerketa; horri esker efikaziaz eta efizientziaz aurrera baitaiteke, datuekin lan egin daiteke eta hobetzeko adierazleak ezar daitezke.
- Sistema publikoek eskainitako zerbitzuen malgutasuna, familien errealitateetara egokituz.
Familia politika
Herri-administrazioek, Familiei babesa emateari buruzko 13/2008 Legearen arabera, aitortu behar dute pertsona orok duela zaindua izateko eskubidea, eta beren kasa moldatzen ez diren pertsonei arreta emateko erantzukizuna hartuko dute beren gain, batez ere gizarte-zerbitzuen sarea indartuz eta familiei lagunduz, baita diruz ere, familiek halakoetan egiten duten lana benetan baita handia.
Web gune honetan Eusko Jaurlaritzaren politika publikoei buruzko informazioa aurkituko duzu Familiari, Haurtzaroari eta Nerabezaroaren gainean, baita Boluntarioen Jardunaren gainean ere.