Etxeko lana banatzen ez bada, etxetik kanpo ordaindutako lanak egiten dituzten emakumeek jardun bikoitzaren arazo handia dute.
Jardun bikoitza dela eta, askotan, emakumeek lanaren eta familiaren artean aukeratu behar dute edo, bestela, biak batera eraman behar ditu eta behartuta daude:
- Jardun partzialeko enpleguak hartzera, familia ardurak bere gain hartzeko.
- Bere seme-alaben zaintza hurbileko senideengan uztea (normalean, beste emakume bat).
- Lanean gainzama edukitzera, beraientzako denbora, pribatutasuna eta gunea edukitzeko aukera kenduz.
Zeregin batez arduratzea zeregin hori gauzatzeko erabateko obligazioa edukitzea da, hau da, gauza jakin bat betetzeko ardura norberaren gain hartzea da.
Hala ere, laguntzea erabateko obligazio hori ez edukitzea da, laguntzaea da, baina ez da betetzea hori norberaren gain hartzea.
Horregatik, emakumeok ez dugu laguntzarik behar, baizik eta ardura partekatzea, etxeko gunea demokratizatuko bada.
Gizonak etxea mantentzeko zereginetan poliki-poliki hasten badira ere, seme-alabak eta adinekoak zaintzen, etxeko zereginetan laguntzeko jarrera subsidiarioa dute.
Baina kontziliazioa eraginkorra izateko, gizonen erabateko parte-hartzea behar da.
Etxeko lana
Etxeko lana etxeko eremuan bizi direnen mantentze eta garapen fisiko, psikiko eta sozialera bideratutako ondasunak eta zerbitzuak ekoiztera bideratutako jarduera-multzo bat da.
- Ezaugarri nagusiak dira diru-ordainsaririk gabeko lana dela, ez dagoela ez sozialki ez ekonomikoki baloratuta, ez duela preziorik esleituta.
- Ekonomia patriarkalean, ez du merkatu-baliorik, eta, horregatik, sistema ekonomikoak ez du kopurutan kontabilizatzen aberastasuna kalkulatzeko orduan (BPG).
- Etxeko lanak ez du ordutegi mugaturik edo arauturik, eta ez du inolako aintzatespenik eragiten.
- Etxeko lanak, emakumeek egiten dituzte kasu gehienetan, doan, eta, batzuetan, esker txarrekoa izaten da.
Agian horregatik ez du aitorpen sozial eta egokirik, eta gizonek beren konpromisoetatik at ikusten dute, tradizionalki "emakumeen gauzatzat" hartu izan baita.
Etxean egiten dena lanarengatik ordainketa ez jasotzeak ez du esan nahi etxean egiten diren jarduerek ahalegin eta dedikazioa eskatzen ez dutenik, eta kasu askotan ordaintzen diren beste lan batzuk baino ahalegin eta dedikazio handiagoa eskatzen dute
Gainera, etxeko lana ez da ulertu behar jarduera multzo soil gisa (janaria prestatu, garbitu, lisatu, haurrak zaindu...) arrazoi hauengatik:
- Erabaki batzuk hartu behar dira lan horiek gauzatzeko (zein lani eman zaien lehentasuna, noiz, zer behar den eta abar).
- Zereginak aldatzeak, beste zeregin batzuk egiteak edo kentzeak ez du berekin ekartzen etxeko lanaren izaera aldatzea (adibidez: harrikoa egin beharrean, ontzi garbigailua erabiltzea) norbaitek sartu beharko ditu platerak ontzi garbigailuak, atera beharko ditu garbitutakoan eta berain tokian sartu...).
- Etxearen eremutik kanpo egiten diren zeregin eta ardura batzuk ditu berekin (adibidez: seme-alabak medikuarenera, eskolara eta abarretara eramatea) eta, batzuetan, jarraipen zuzena dute etxearen barruan egiten diren lanekin (adibidez: ezin da janaririk prestatu aurretik ez bada erosketarik egin, ezin da etxeko kontabilitatea egin e bada banketxera joan, eta abar) eta lan horiek egiteko ere denbora kopuru handia eman behar da.
Lan emozionala
Lan emozionala etxeko lanaren zati bat da eta lan horretan energia eta denbora gehiena kontsumitzen dute emakumeek.
Adibide bat hau argitzeko: Bazkari bat prestatzea etxeko lan bat da, baina hori egitea gustuak, beste pertsonaren osasuna kontuan hartuz eta digestioa ondo egiteko giro egokia sortuz "lan emozionalaren" adibide bat da.
Gizonezko guztiak -gazteak barne- dira lan emozionalaren onuradunak eta ez dute aitortzen eta lan hori gauzatzean, oro har, emakumeak ez dira kontent geratzen merezi duten neurrian.
Luzeagoa den lan jardun batek ez dakarrela berekin ekoizpen handiagoa egiaztatuta dago.
Aldi berean, langileen aldetik lan ordutegiekin eta bizitzeko dituzten azturekin zein oreka pertsonalarekin gorantz doan atsekabe handiago dagoela ikusten da.
Enplegu eta Gizarte politika Departamentuak estrategia bat landu du lan ordutegien pixkanakako aldaketa sartzen bultzatzeko Euskadiko enpresetan.