Gordailua Oiasso Museoan

+ Kultura

2021/03/01 - 2021/06/30

Astearte, asteazken, ostegun eta igandeak: 10h - 14h - Ostirala eta larunbatak: 10h - 14h eta 16h - 19h

Oiasso Museoa

Sarrera libre tokia bete arte

«Gordailua Oiasson» Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-proiektu bat da. Haren bidez, Oiasso museoko espazio espezifiko batean ikusgai jartzen dira Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak.

Txokolateari buruzko pieza batzuk ekarri ziren lehen trukean, eta artzaintzari buruzko beste batzuk bigarrenean. Oraingo honetan, hiru hilarri kristau datoz Oiassora.

Euskal hilarri gehienak Erdi Arokoak edo ondorengoak dira, hau da, kristauak, nahiz eta batzuek ikur paganoak dituzten. Erlijio guztiek begirunea erakusten dute hildako arbasoekiko.

Erromatarrek hilarriak lantzen zituzten hildakoen omenez, eta oroitzapenezko idazkunak gehitzen zituzten, Oiasso museoko piezetan ikus daitekeen bezala.

Gordailuak utzitako hilarri kristauak Oiasso museoan egongo dira ikusgai ekainaren 30era arte.