Aurora Bengoechea berrikusten

AGENDA KULTURALA + Kultura
2023/03/24 - 2023/05/28
Os-Lr: 18:00-21:00; Ig: 11:30-13:30
Menchu Gal aretoa
Erakusketak Aurora Bengoechearen beraren 30 bat obra biltzen ditu: margolanez gain, litografiak eta collageak, baita eguneroko batzuk ere; tartean, San Telmo Museoak berriki eskuratutako bi koadro. Gainera, osagarri, bada ikus-entzunezko bat.
Aurora Bengoecheak (1943-1991) oso unibertso plastiko pertsonala eraiki zuen, non mendiak figura bihurtu ziren, eta figurak, mendi. Gizakiak Naturara itzuli behar zuela erreklamatu zuen beti, eta haren margolan, grabatu eta litografiak paisaiaren poetika oso berezi eta koloretsua dira.
Maiatzaren 28ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa, eta, guztira, lau bisita gidatu antolatu dira, egun hauetarako, doan –ez da beharrezkoa aurrez izena ematea–:
- Martxoak 31
- Apirilak 8
- Apirilak 28
- Maiatzak 13
Bisiten esparruan ez ezik, betiko ordutegian ikusi ahalko da erakusketa: ostiral eta larunbatetan 18:00etatik 21:00etara bitartean eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era bitartean. Gainera, Aste Santuan, ohiz kanpoko orduetan ere zabalduko da erakusketa:
- Apirilaren 7an, ostiralarekin, 11:30etik 13:30era bitartean
- Apirilaren 8an, larunbatarekin, 18:00etatik 21:00etara bitartean
- Apirilaren 9an, igandearekin, 11:30etik 13:30era bitartean
- Pazko astean, asteartetik ostegunera bitartean, 18:00etatik 21:00etara bitartean.