AGENDA CULTURAL + Kultura

2023/02/03 - 2023/05/28

Ordutegia: astearte, asteazken, osteguneta igandeetan: 10:00etatik 14:00etara. Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Oiasso Museoa

Erakusketa zenbait obra piktorikok, pieza etnografikok eta dokumentu historikok osatzen dute, moduluetako bakoitza azaltzeko. Elkarlanean aritu gara hainbat erakunderekin, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundia, Hondarribiko Udala, San Telmo Museoa eta Kutxa Fundazioa. Haien laguntzari esker, bisitariek zenbait artista ospetsuren lanaz gozatu ahalko dute, Menchu Gal, Darío de Regoyos edo Bienabe Artia, besteak beste. Pieza horiek gabarrari eta angula-biltzaileen lana gogoratuko digute, bai eta izokinaren arrantza ere... Horrez gainera, Irungo Udalak eta Udal Artxiboak lagatako obrak eta dokumentuak ere ikusgai egongo dira.

Bidasoko atlas emozionala erakusketa bat baino gehiago da: instalazio artistiko oso bat da, eta emozioak pizteko helburua du, bai eta geure iraganari, orainari eta geroari buruzko hausnarketa sustatzekoa ere.  Moduluak bakoitzak nahi duen hurrenkeran bisitatu daitezke, eta bisitariei Bidasoa ibaia gogoan izanda jolas egiteko eta sortzeko gonbita luzatzen diete.

X