AGENDA + Kultura

2023/01/20 - 2023/02/05

Asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.

Amaia Kultur Zentroa

Gerraren biktima izandako haurrak omentzeko erakusketa bat da. Benalmadenako Udalarekin elkarlanean ekarri dute erakusketa Irunera.

Espainiako Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren gaineko memoriari balioa emateko prestatu da erakusketa, eta garai haietan 8 eta 15 urte bitarteko hainbat haurrek egindako 40 bat marrazkik osatzen dute –lan batzuk anonimoak dira–.  

Kolpe militarraren aurreko urteetan, Errepublikako Gobernuak nabarmen handitu zuen langile klaseko haurrentzako udalekuen edo udako eskolen sistema, eta, haurrak eremu kritikoetatik ebakuatzeko, sare horretara jo zuen gero, gerra piztu zenean; bada, sare horretako haurrek egindakoak dira milaka marrazkietako gehienak.

 

X