Ayuntamiento de
Buscador
ViaIrun

AGENDA + Kultura

2023/01/17 - 2023/05/31

Asteartetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 13:00era

Txanaleta "kristalezko eraikina"

Sarrera librea

Erakusketa lau aretotan banatzen da, eta azken emaitza erakusten du, askotariko piezen eta ikus-entzunezko elementuen bidez. Hasteko, hall handia dugu. Hor, lerro kronologiko interaktibo baten bidez, hiriko trenbide inguruaren historia ezagutuko dugu, baita 2011tik izan duen bilakaera ere.

Jarraian, informazio-aretora sartuko gara. Bertan, informazio-panelen bidez, antolamenduaren datu esanguratsuenak azalduko dira, bai eta aurrerapen-dokumentuan definitutako helburuak ere.

Ondoren, teknologia berritzailez hornitutako areto interaktibora joango gara. Bertan, 3D-ko mapa interaktibo bat dago, onartutako dokumentuaren datu teknikoak emateko, bai eta errealitate birtualeko esperientzia bat ere, geltoki berrian murgiltzeko aukera emango diguna.

Horrez gain, behatoki bat ere izango dugu. Areto hori antolatzen ari den espazioaren parean dago eta, leihoak erabilita, egungo eta etorkizuneko eraikinak erakusten dira. Gainera, bisitariek etorkizuneko eremua esploratu ahalko dute, inguru guztia eskala murriztuan erakusten duen QR kode baten bidez.

 

X