El color de la mirada

AGENDA KULTURALA + Kultura GazteARTEan

2022/10/29 - 2022/12/03

Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00-20:00 Ostiral eta larunbatetan: 17:00- 21:00

Gaztelekua

Erakusketa honetan, Emilie Filgueirarten zenbait lan aurkeztuko ditugu, FilgueirArten izen artistikoarekin.

Bi lan-ildo ezberdin aurkituko ditugu, bakoitza euskarri guztiz desberdin bat, baina jatorri beretik abiatzen dena, ustilizatzen dutenak.

Emiliek pertsonen erretratuak egiten ditu, horietako batzuk pertsonaia famatuak direlako ezagutu daitezkeenak, baina kasu bakoitzean xehetasun txikietan jartzen saiatzen da arreta, mugikortasuna eta dinamismoa izan ditzaten saiatuz. Oso gustoko izan arren zuria eta beltza, gaur egun kolorearekin asko esperimentatzen du. Lan horiek guztiak paper gainean egiten ditu.

Eta bere proiektuaren beste lan-ildoak giza gorputza erabiltzen du euskarri gisa, bere aurpegiari, gorputzari eta beste batzuen gurputzen azalean irudimen eta fantasia zabala sortuz. Bodypainting izenaz ezaguna dena. Eta hauekin batera Emiliek bere beste zaletasun bat osatzeko espazio bat aurkitu du: argazkigintza.

Erakusketa honetan, A4 formatuko irudi-erretratu originalak eta Bodypainting-en egindako lanen A4 eta A3 tamainako argazkiak aurkituko ditugu. Guztira 25 lan aurkeztuko ditu.

X