Asteklima logo

AGENDA KULTURALA + Kultura Garapen jasangarria

2022/09/23 - 2022/09/28

As-Os 10:00 a 14:00. Lr-Ig 16:00-20:00

Palmera Montero

 'Asteklima' Euskadiko klimaren eta energiaren astearen esparruan, Irunen, Irungo Udaleko Garapen Jasangarrirako arloak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak babestuta, erakusketa bat antolatu du Palmera Monteron, Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planaren (KEJEP) berri emateko.

Ekimen horretan, hainbat alor izango dira ikusgai; besteak beste, energia-kontsumoaren eta emisioen bilakaera, klima-aldaketarekiko zaurgarritasuna eta klima-aldaketari aurre egiteko plan horrek zehazten dituen arintze- eta egokitze-neurriak. 

Asteklima Klimaren eta Energiaren Astea da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez. Helburua da beharrezko energia- eta klima-trantsizioaren aurrean herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea. Informazio gehiago, https://www.asteklima.eus/ webgunean.

X