EXPO GAZTEARTEAN

AGENDA + Kultura GazteARTEan

2022/06/11 - 2022/07/29

(*) Consultar web

Gazteleku Martindozenea

Nextor Otañok urrats txikiak egin zituen grafitiaren munduan, baina berehala hasi zen prestakuntzarekin, eta bikaintasun teknikoa erdietsi du, lan zinez eder eta errealistak egiteko gauza baita. Edonola ere, proposamen berriak bilatzen jarraitzen du eta teknika are gehiago findu nahi du, artista gisa aurrera egiteko. Erakusketa honetan, haren istorioaren berri emango dugu.

Nextorren grafitien zirriborroak eta haren lehen etapako sorkuntzak egongo dira ikusgai. Horrez gain, kalitate handiko marrazkiak ere egongo dira, eskolako koadernoetan, azterketatan eta apunteetan eginikoak. Horrez gain, berak egindako zenbait muralen argazkiak ere bildu dira. Edonola ere, pieza garrantzitsuenak formatu handiko (2,40 x 2,40 m) panelen gainean egindako lanak eta koadro txikiagoak izango dira. Sei pieza dira orotara, artistaren azken etaparen ezaugarri den xehetasun-maila eta errealismo handiarekin egindakoak.

Ekimen osagarri gisa, artista gazteak esku-hartze  bat egingo du Martindozeneko igogailuan. 

Gazteleku Martindozenearen ordutegia kontsultatu!

X