Img erakusketa kartela

AGENDA KULTURALA + Kultura

2021/09/28 - 2021/10/17

10:00

Oiasso Museoa

Doan

"Kumano Kodo: Iseji Ibilbidea" erakusketak Japoniako erromesaldi bide garrantzitsuenetako bat den Kumanoko bide sakratuaren paisaia kulturala, natura, historia eta kultura gerturatzea du helburu. Bidezidor eta santutegi sare zabal hau 1998tik Donejakue Bidearekin senidetuta dago, bi erromesaldiak UNESCOren Gizateriaren Ondare direlarik.Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskutik 50 argazki iritsi dira Euskadira, eta horien bidez Japoniako bide sakratu honen ibilbide ugarietako bat egin dezakegu, Ise-jinguko santutegia (Mie) Kii mendian (Wakayama prefetura) dauden Kumanoko santutegiekin lotzen duena. Erakusketa hau iaz Euskadiko Done Jakue Bideei buruzko Mie hiriko Kumano Kodo Center-en argazki erakusketa bat egin ondoren dator. "Kumano Kodo: Iseji ibilbidea" erakusketa ibiltaria da, Irunen hasten da, Santiagorako iparraldeko bidearen abiapuntuan, eta Euskal herrian jarraituko du, Gasteizen eta Bilbon.

Ordutegia:

Asteartea, asteazkena, osteguna eta igandeetan: 10:00-14:00
Ostirala eta larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

+INFO

X