AGENDA CULTURAL + Kultura

2021/06/01 - 2021/06/20

Oiasso Museoa

Irungo marrazketa eta pinturako udal akademiako ikasleen 2020-2021eko erakusketa.

Helduei dagokienez, proposamen artistikoek argi erakusten dituzte ikasturtean landutako hiru ardatz tematikoak: objektuak, figura eta paisaia. Horien aitzakian, errepresentazio figuratiboa praktikatu dute, eta sormena ere landu dute, teknika mistoekin esperimentatuta.

Haurren taldeari dagokionez, aipagarriak dira “maskaradun erretratuak”, koloretako paperekin ebatzitako sorpresa kontzeptual eta guzti.

Berrogei obra inguru bildu dira, ikasturte guztian egindako lanaren erakusgarri.

Parte-hartzaileak 7 eta 80 urte artekoak dira,