Irun Ekintzan Sariak. Sari banaketa

Aurreko urtean bezala, lau sari banatuko dira, lau kategoria hauetan:
- Hogei langiletik gorako Irungo enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan ohorezko saria. Aurten, Dinuy enpresari emango zaio.
- Hogei langiletik beherako Irungo enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (4.000 euro).
- Irungo zerbitzu enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (4.000 euro).
- Ideia berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (2.000 euro).
Epaimahaikideak
Berrikuntzaren hainbat esparrutan esperientzia handia egiaztatu duten langile gaituek osatu dute Irun Ekintzan sarien zortzigarren edizioko irabazleak aukeratzeko epaimahaia.
Hona hemen epaimahaikideak:
- Amaia Fernández, BIC Gipuzkoako proiektu arduraduna
- José Miguel Ayerza, Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusia
- Uribarri Goikuria, Innobasqueko Proiektuen Laborategiko arduraduna
- Pierre Odriozola, Sokoako zuzendari nagusia
- Álvaro de la Rica Aspiunza, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
- Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
- Ana Beraza, EHUren Gipuzkoako campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea