Km0 akustikoen zirkuitua

Irungo Udaleko Kultura Arloak bertako talentu musikalaren alde egin du berriz ere, eta produkzio xumeko kontzertuak programatu ditu udalerriko auzo batzuetako ostalaritza establezimenduetan.
Hona hemen udaberri honetarako aurreikusitakoen egutegia:
- Martxoaren 16an, 19:00etan, Bidassoa Basque Brewery garagardo lantegian, Monday Fever eta DJ Nerea
- Martxoaren 23an, 20:00etan, La Vinotekako terrazan, ONINTZE
- Martxoaren 30ean, 20:00etan, Colón kafetegiko terrazan, LEE JUNIOR
- Apirilaren 13an, 20:00etan, Palacen, THE FAKE COUSINS
- Apirilaren 21ean, 20:00etan, Urdanibia hotelean, JAM SESSIONA bertako musikari gonbidatuekin
- Apirilaren 22an, 18:00etan, Stadium Galeko tabernan, Real Uniónen eta Bilbao Athleticen arteko partidaren aurretik, FASuS4