Oscar

AGENDA KULTURALA Antzerkia eta Dantza

2022/12/07

19:00

Amaia Kultur Zentroa

15€

Gaztelaniaz

Los Angelesen gaude, Oscar sariak banatzeko zeremoniaren egunean, hiriaren kanpoaldeko motel xume batean, eta, urrutira, beirate baten beste aldean, Hollywoodeko kartel erraldoia ikusten da. Logela hau izango da agertoki bakarra. Bertan dira Óscar Manzano, sarietarako hautagai izendatu duten film labur baten zuzendari gaztea, eta Kulturako ministro Guillermo Barrientos eta Ogasuneko ministro Irene Navarro –Óscarrek ere ez daki zergatik dauden berarekin–. Bi politikariek ezin dute elkar ikusi, eta, haien etengabeko mokokaldien artean, zeremonia hasteko ordu gutxi falta direla, Pauline gaztea agertu da logelan: Guillermok ezkutuan kontratatutako escort girl bat, galan eta alfonbra gorrian Óscarren neska lagunarena egiteko zeregina duena

  • Egilea: Mario Hernández
  • Zuzendaria: Mario Hernández
  • Aktoreak: Jon Plazaola, Agustín Jimenez, Rebeca Sala, Mara Guil
X