Rockin Velvet

AGENDA KULTURALA Musika

2022/09/29

20:00

Sargia tabernako terrazan (San Juan plaza)

Doan

Rockin velvet duoak rock akustikoa jotzen du. Ariadna E. Osa da abeslaria, eta Dani Fernández gitarra-jotzailea. Biek ala biek esperientzia handia dute formatu eta estilo desberdinak jotzen zenbait musika-taldetan. Taldea Errenterian sortu zuten 2022 hasieran, eta ibilbide oparoa egin dute ordutik jatetxe, terraza, ekitaldi eta abarretan zuzeneko emanaldiak eskaintzen.

Haien errepertorioa rockeko klasikoen bertsioetan oinarritzen da: Joan Jett, Credence, AC/DC, Dolly Parton, The Doors, Blondie, Pretenders, Beatles, Elvis, Tina Turner, etab. Gaztelaniazko eta euskarazko pop-rock abestien coverrak ere egiten dituzte. Zuzenekoetan, abeslaria eta gitarra-jotzaile aulki batean eserita dauden formatu klasikoa baztertu nahi izan dute, eta emanaldi dinamikoak egiten dituzte zutik jota, rock-talde baten estiloan, perkusiozko beste musika-tresna batzuekin eta den-dena zuzenean, grabatutako oinarririk gabe. Aurki aurkeztu da bigarren kontzertu bira honen programazio xehatua.

X