Semana Movilidad

AGENDA Mugikortasun jasangarria

2022/09/16 - 2022/09/22

(*) Kontsultatu

Irun - Hondarribia - Hendaia

IRAILAK 17, LARUNBATA:

  • Village Velo_ 17:00-20:00. Zabaltza plazan. Euria egiten badu, Eguzkitza eskolako patioan.

IRAILAK 18, IGANDEA:

  • Bizikleta martxa_ 10:30etatik aurrera.
  • Ibilbidea: Zabaltza plazatik atera eta 11:00etan Zubimuxuko biribilgunean Hondarribiko martxarekin elkartu; ondoren, Hondarribi kalea, Aduana, Gipuzkoa etorbidea, Euskal Herria etorbidea eta Urdanibia plazara (hor hamaiketakoa egingo dugu). Hortik Behobia aldera bidegorritik eta Zabaltza plazara itzuli martxa bukatzeko.
  • Bigarren eskuko merkatua_ goizean. Zabaltza plazan_12:00-19:00
  • Bizikleta-tailer-kamioia_ goizean, Zabaltza plazan_ 10:30-14:00

IRAILAK 19, ASTELEHENA:

  • Nagusikleta_ 16:30-19:00. Ama Shantaleneko egoiliarrekin, Balaztako kideen laguntzarekin_

IRAILAK 20-22, ASTEAZKENA ETA OSTEGUNA

  • Helduentzako bizikleta ikastaroa_ 10:00-13:00_ irungo kaleetan barrena. Izen-ematea Irungo webgunean edo SACen.

IRAILAK 22

  • Bizibusa_ Eguzkitzako eta Dunboako eskoletan.
  • Eskolara oinez / Camino escolar_ Lekaenea eskolan.

IRAILAK 24

  • Oztopo proba. Irteera eta muga San Juan enparantzan.
    Proba 3 kilometroko zirkuitua izango da, Irungo Udalean hasi eta amaituko da, eta Gain Gainean parkea eta Karrika Nagusia zeharkatuko ditu. Parte-hartzaileek 26 oztopo izango dituzte bidean, eta hormak, enborrak, soka bertikalak eta rokodromoak gainditu beharko dituzte, besteak beste.
    Nola parte hartu

    Bi modu daude parte hartzeko, adinaren arabera. Helduek hiruko taldeak osatuko dituzte, eta www.kronoak.com webaren bidez eman beharko dute izena. Umeek, berriz, bakarka egingo dute korri, eta Irungo eta Hernaniko gimnasioetan izena eman ahal izango dute.

IRAILAK 16-22

  • Txapelketa: garraio publikoa nork erabili gehien (GGLA)_
    Garraio publikoa gehien erabiltzen duten irundarren artean 50 bonu banatzea, bakoitza 20 eurokoa. 
    • 25 bonu: irailaren 16 eta 22 bitartean MUGI txartela gehien erabili duten lehen 25 irundarrentzat.
    • 25 bonu: irailaren 16 eta 22 bitartean Irungo hiribuseko zerbitzuak gehien erabili dituzten irundarrentzat.
X