Ayuntamiento de
Buscador
Dies Oiassonis banderatxoak

AGENDA KULTURALA + Kultura

2022/07/14 - 2022/07/17

Zehazteke

Juncal plazatxoan

Gaztelaniaz

Bi urtez ospatu gabe egon ondoren, baina aurten berriz ere izango ditugu Irunen, Antzin Aroko Oiasson, erromatarren mundua berriz gurera ekartzeko antzezpen historikoak, Dies Oiassonis jaialdian.

Duela hamabi urte ospatu zen lehen aldiz jaialdi erromatar hau, eta 2022. urte honetan Dies Oiassonisek indarrez berrekingo dio ibilbideari, berriz ere jende ugari erakartzeko asmoarekin. Izan ere, eskualdeko udako kultur ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da.

Antzezpen historikoko jaialdi bat denez, historiaren berri eman nahi du garaiko elementuak zorroztasun osoz birsortuz. Horrela, gure kasuan, Erromatar Inperioaren garaiko Oiasso hiriko janzkerak, agertokiak eta materialak ikusiko ditugu.

Aurten, jaialdiaren ohiko formatua berreskuratuko da. Alde batetik, antzezpen historikoak izango ditugu, hala nola Navigium Isidis (Isis jainkosaren ohorezko prozesioa) edo zirku erromatarra eta, bestetik, antzerki emanaldiak eta esperientzia gastronomikoak ere izango ditugu.

Zatoz erromatarren garaiko bizimodua ikusiz gozatzera! Ausartzen al zara erromatarrez mozorrotuta etortzen?!

Dies Oiassonis Erromatar jaialdia

X