Ayuntamiento de
Buscador
Fata morgana

AGENDA KULTURALA Zinema

2022/05/20 - 2022/05/28

21:30-24:00

San Juan Harri Plaza

Sarrera doan

«Fata Morgana» Sara Millot artistaren proiektua da. Mugaz gaindiko lurraldean, Irunen, Hendaian eta Hondarribian, egindako proiektua herritarrekin diseinatu da eta hiru herri horietako fatxadetan proiektatzen dira ekoiztu diren hamabost film laburrak.

5 minutu inguru irauten duten film hauek Txingudiko badiako biztanleek kontatutako istorioetan oinarritzen dira. Ez dira aldez aurreko gai batean oinarritzen eta proiektuan parte hartu nahi duten pertsonen aukera asketik abiatzen dira: istorio pertsonalak edo kolektiboak, pasadizo zoriontsuak edo batzuetan mingarriak, egoera hutsalak edo apartekoak, etab. Proiektuan adin eta ikuspuntu desberdinak daude. Halaber, artistak berak adierazi duenez, pertsona ezezagunak aukeratu ditu "oinezko biztanleei arreta emateko".

Testigantzak soinurik gabe proiektatzen dira, euskaraz eta gaztelaniaz azpititulatuta.

Irungo kasuan, Ezezagunok, Adiskidetuak edo Su Txikian elkarteak hartu dute parte, baita hiriko bizilagunak ere.

X