Erdi Aroko Azoka

Asteburu honetan Behobiara joaten diren guztiek merkataritza-eremuko kaleetan Erdi Aroko merkatu bat aurkituko dute, betiko postuekin: artisauenak, elikagaienak eta ofizio-tailerrak. Girotzeko jarduerak ere egingo dira, bai eta ikuskizunak ere, hala nola kalejirak eta garaiko musikaren emanaldiak, guztiak ere minutu gutxian behin. Gainera, merkatuaren eremu guztia apainduko da, Erdi Aroko banderak, toldoak, armarriak edo estandarteak jarrita.
Berritasun bezala, aurtengo merkatuan hamar bat postu erreserbatu dira Eskuz-lan elkarteko tokiko artisauentzat. Igandero ekitaldiaren zenbait ekimenetan parte hartu dute dagoeneko.
Auzoko bizilagunen eta merkatarien elkarteek sustatzen dute ekimena, eta Irungo Udalaren laguntza jasotzen dute.