Arabin

AGENDA KULTURALA Zinema

2022/05/21

19:00

Oiasso Museoa

Sarrera gonbidapenarekin

Jardunaldiari ekiteko, Ilias Fotopoulos Greziak Madrilen duen enbaxadoreak bidali duen agurra irakurriko da.

18:00-19:45
Hitzaldia: «Atenasko akropolia mendeetan zehar»,
María Eugenia Díaz Pascualen eskutik.

María Eugenia Díaz Pascual irakasleak Atenasko akropoliaren historia guztia berrikusiko du, eta UNESCOk aitortutako Gizadiaren Ondare gisa duen garrantzia gogora ekarriko du. Era berean, beste kontu batzuen berri ere emango digu: mendeetan zehar izan dituen txikizioak, Lord Elgin eta konplizeen lapurretak, eta beste lekuetara eramandako ondare historikoa eskatzeko Greziak egindako erreibindikazioak, zeinetan nazioarteko pertsonaia entzutetsuek eta erakunde solidarioek parte hartu duten.

19:45-20:00 Atsedenaldia.

20:00-21:00
Filma: Arabim. Las almas de las estatuas (2016), Antigoni Paraousi eta Kostis Papanastasatos.
Jatorrizko bertsioa azpitituluekin, 53 min.

Lord Elginek Partenoiko estatuak eraman zituenean, atenastarrek arabim izena eman zieten. Gorputzetik erauzitako arimek, hau da, lapurtutako eskultura edo estatuen mamuek, jaio ziren lekuan geratzea erabakiko dute, lapurtutako ondasunen itzulera aldarrikatzeko. Elezaharraren arabera, arimak galdutako gorputzaren penaz negarrez egoten dira gauera, eta hiriak biltzen dituzte beren lantuarekin.

Koprodukzio bat da, Atenasko Unibertsitate Nazional eta Kaposdistriarreko Eskolaurreko Hezkuntza Saileko Antzerki Tailerraren eta VideFactoryren artekoa. Proiekzioaren ondoren hizketaldi txiki bat antolatuko da.  

X