Itsaspeko zinema

AGENDA KULTURALA Zinema

2022/01/12 - 2022/01/14

19:00

Amaia Kultur Zentroa

Sarrera Doan

Gaztelaniaz

Abenduaren 12, 13 eta 14ko emanaldietan 27 film labur eta 3 dokumental eskainiko dira. Alde batetik, iraganera bidaia bat egingo dugu gure itsas hondoen gaur egungo egoera eta orain dela 50 urtekoa alderatzeko. Bestalde, Kantauri itsasorik basatiena eta Kanariar Uharteetako Mantelinen babeslekua ezagutuko ditugu. Eta gainera, Mediterraneoko hondorik ikusgarrienak gozatuko ditugu, eta Indonesiako uretan murgilduko gara.

Alde batetik, gero eta gehiagotan ematen diren gizakiaren baldarkeriak eragindako errealitate gordinaren salaketak ditugu, ekosistema osoak kaltetzen eta mintzen dituztenak eta biodibertsitatea kanporatzen edo desagerrarazten dutenak. Horrekin batera, arrantza-baliabideen gehiegizko ustiapen jasangaitzarekin lortzen dugun gaur eguneko ogia eta etorkizunerako goseak, hurrengo belaunaldien etorkizuna mehatxatzen dutenak. Bestetik, argiaren eta kolorearen ikuspegi baikor eta itxaropentsua daukagu, oraindik planetako leku batzuetan aurki daitezkeen unibertso harrigarriak, bizitza basatiaren garapenerako oraindik osasuntsuak direnak. Askotan, hain txiki eta ñimiño, non begi gehienentzat ezkutaturik egoten baita, eta beste batzuetan, handikiro eta izugarri eder, urdin amaigabearen gainetik hegan, bere edertasun delikatua ikusten duen oro maiteminduz eta liluratuz.

Dualtasun horrek erakusten digu CIMASUBen biltzen den talentu izugarria. Urpeko korronte bat, Urdina maitatzen duten bihotzetan taupadaka dabilena planetako itsaso guztietatik zehar, Ozeano Baretik Kantauri itsasora, Mediterraneotik Beltzera, eta Iparraldetik Baltikora.

 
 
X