Teatro En Vilo

AGENDA KULTURALA Antzerkia eta Dantza

2022/03/19

19:00

Amaia Kultur Zentroa

15€ - 10€

MAN-UP komedia dibertigarri eta garratz bat da. Teatro en Vilo konpainiako zuzendariek maskulinitatearen eta beronen erreferenteen kontakizun tradizionalari mozorroa kentzeko erronka planteatzen dute, ironiaren, lotsagabetasunaren eta umore absurdoaren bitartez, eta, maskulinitatearen kode tradizionalak zaharkituta gelditu diren eta berriak sortzeko dauden honetan, gizona izateak esan nahi duenari buruzko kultur suposizioak auzitan jarri eta gizon izateko modu berriak irudikatu nahi dituzte.

Agertokian, sei aktorek maskulinitatearen inauteri handi bat antzeztuko dute, gizontasunaren estandarren gaineko kultur erreferenteak deseraikiz, berreraikiz edo deseginez eta, aldi berean, munduan duten lekuaz eta beren identitateaz gogoeta eginez

X