Tanttaka teatro

AGENDA KULTURALA Antzerkia eta Dantza

2022/02/19

19:00

Amaia Kultur Zentroa

15€, 10€

Euskaraz

Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar “disidente” bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu.

Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia “akastunak” (gaur “disfuntzional” deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, eromena, gaixotasuna... Bizitza.

“Nire semea pixka bat motelago ibiltzen da” testu bikaina da eta ez da hitz egiteko modu bat. Sari ugari jaso ditu eta hainbat eta hainbat herrialdetako agertokietan ari dira antzezten, etengabe.  Familiaren etxea izango da kokalekua, eta hantxe biziko ditugu hainbat egoera; batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta asko sailkatzeko zailak

X