Ribera beka

AGENDA KULTURALA + Kultura

2021/12/03

19:00

Amaia Kultur Zentroa

Saio bat egingo da 2020ko Ribera beka irabazi zuen Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko esanahi kulturalak: bisualtasunaren eta hitzaren artean izeneko proiektuaren emaitzak aurkezteko.

Amaia Molinet-ek eta Olesya Dronyak-ek 2020ko Ribera bekaren bidez egin duten ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko esanahi kulturalak: bisualtasunaren eta hitzaren artean da proiektuaren izenburua.

Alderdi teoriko eta enpirikoen arteko loturak ardatz gisa hartuta, eta proiektuaren emaitzetan oinarrituta, mugaren zenbait esanahi nabarmenduko dituzte: kultur nortasuna eta testuinguruaren zeharkako funtzio malgua. Landa-lana izango dute hizpide: etnografia fotografikoa, Bidasoa-Txingudiko biztanleekin izandako elkarrizketetan erabili duten photo elicitation delako metodoa, elkarrizketa horien analisi soziokulturala eta, azkenik, hausnarketa horiek esperientzia artistiko baterantz bideratzea. Ekitaldiaren amaieran, proiektuaren ondorio gisa funtzionatzen duen bideo baten teaserra proiektatuko dute.

Proiektuari buruzko informazio gehiago.

X