Katapulta action

AGENDA KULTURALA Antzerkia eta Dantza

2021/11/27

12:00

CBA

Sarrera doan

Dantza Garaikidea

“FETOPIA” gure lehen mugimendu naturala bilatzen du. Zer da mugitzen gintuena? Nola garatu gara? Gorputzaren mutur eta mugimendua dira pieza honen helburua, non burmuinak ez du parte hartzen. Orain akatsa bezala ezagutzen duguna, naturala zen eta da. Gorputzaren benetako ikuspuntua eskaini, jakin gabe zer edo zein garen. Eszena basamortua da, gardena eta “bit” pertsonal batekin, inguruan dagoen guztia, sentitu eta gorputzan ezartzeko. Ez da ilusio bat. Pieza eta gorputzaren sorkuntza da, aldi berean. Lehenengo pertsonan gorputzaren ahalmena ikertu, non jakintza bakarra tubo baten bidez eman zaigu. Sorkuntza, zuzendaritza eta dantzaria: Agustín Alzaga Martínez. Iraupena: 12 minutu. Emanaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Irungo Udalaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Irungo bizilaguna 1992-tik aurrera. Dantza klasikoan hasi zuen bere bidea 6 urterekin Irungo Musika eta Dantza Kontserbatorioan Sonia Del Barrio -ren eskutik. Hamasei urterekin Burgos-eko Gaztela eta Leon-eko Eskola Profesionalean dantza ikasketak jarraitu zituen. Lan gogorra, aukerak eta ikasketak bukatu bezain laister, DANTZAZ Konpainiak aukera eskaini zion profesional bezela lan egiteko haien dantza konpainian. Adriana Pous eta Fernando Saez de Ugarte-ri esker, Agustínek dantzaz bizitzea posible izan zuen. Beraien lana eremu, estilo eta koreografo ezberdinekin jarraitu zuen bidea. Adibidez: Itzik Galili, Jone San Martín, Judith Argomaniz eta Lukas Timulak, hainbat artean. Lehenengo Konpainiako kontratua bukatu baino lehen eta 23 urterekin, Italiatik deitu zioten gure dantzariari BALLETO TEATRO DI TORINO (BTT)-n lan egiteko. Bi urte pasa ondoren Marco De Alteriis koreografoaren aginpean, Euskal Herrira bueltatu zen bere bizitza artistikoarekin jarraitzeko. Gaur egun, bere sorkuntza eta ikermen poiektu propiotan ari da lanean. Aldi berean, euskal konpainien pieza eta lanetan jarraitzen du koreografo ezberdinekin kolaboratzen, ala nola Oihana Varela eta Myriam Perez Cazabon-ekin.

“Ikertu eta sortu non denbora da muga bakarra”
Mugimendu ezagun eta aratzaren bila. Pertsonala eta zuretzat.
Gure gardentasunean, buelta gabeko bidea aurkitzen. Behin “in” egonean, aurrekoa desagertzen da.
Memoriarik ez, sormena bakarrik, aratzazuna.

Agustín Alzaga Martínez
X