Liburuak mahai batean

AGENDA KULTURALA + Kultura

2021/11/26

19:30

Amaia Kultur Zentroa

Sarrera gonbidapenarekin

Tradizioari jarraiki, 44 edizioren ondoren, Irun Kutxa Literatura Sarien egoitza izango da berriro azaroaren 26ean. Sari horiek gaztelaniaz zein euskaraz idatzitako poesia eta eleberri modalitateko lan original eta argitaragabeei ematen zaizkie. Nazioartean oihartzuna eta aurrekaririk gabeko parte-hartze historiko baten ostean, Amaia KZ antzokian ospatuko den gala musikaren, dantzaren, interpretazioaren eta literaturaren arteko elkarrizketa bihurtuko da. Diziplina horietako tokiko talentuak izango ditugu oholtzan (Iñaki Salvador pianoan, María Berasarte ahotsean, Maialen Urdapilleta dantzan eta Irungo Iga abesbatza).

Aurten, gainera, mende erdia bete da sariak ematen hasi zirenetik. Hori dela eta, emozioz betetako Gala bat izango da. Bertan Antonio Colinas poetari omenaldia egingo zaio, Irun Hiriko Kutxa Poesia saria jaso zuena 1970 urtean bere lehen edizioan, eta Xabier Leteri keinu postumo bat egingo zaio, 1980ko euskarazko Poesia saria irabazi bait zuen.

Informazio gehiago aurtengo idazle eta idazlan sarituei buruz.

X