Img cartel Priscilla reina del desierto

AGENDA KULTURALA Zinema

2021/10/17

17:00

Amaia Kultur Zentroa

Doakoa gonbidapenarekin

Gaztelaniaz

Bizinema saioaren liburuxka deskargatu! 

  • 17:30

Anthony, Adam eta Bernadette bi gizon gay eta emakume transexual bat dira. Drag queens gisa lan egiten dute, eta Australiako basamortua zeharkatzen ari dira, Sidney-tik (ekialdeko kostaldea) Alice Springs-eraino (herrialdeko erdialdea), hotel bateko dantzalekuan emanaldia egiteko. Adamek "Priscilla, reina del desierto" izenaz bataiatu duen autobus batean ari dira bidaiatzen, eta beren hiri kosmopolitaren oso bestelakoak diren herrietatik pasatzen dira. Bidaian, oso jarrera desberdinekin topo egiten dute: batzuek baztertu egiten dituzte, mespretxuz begiratzen diete, Adamek eraso homofobiko bat ere izan du; beste batzuek, berriz, onartu eta txalotu egiten dute beren ikuskizuna, eta bertan parte hartzera ere animatzen dira.

 

  • 19:30

Armand-ek (Robin Williams) eta Albert-ek (Nathan Lane) osatutako bikoteak familia kristau eta tradizional bat diren itxura egiten dute, familia gay eta judua izan arren, Valek (Dan Futterman), Armand-ek gaztaroko "hanka-sartze" heterosexual baten ondorioz izan zuen eta biek elkarrekin hazi duten seme biologikoak, hala eskatu baitie, Kevin Keeley (Gene Hackman) senatari ultrakontserbadorearen alabarekin ezkondu nahi duelako. Mutilaren amari (Christine Baranski) deitzen diote, eskua eskatzeko egunean komedia osatzeko, baina trafikoagatik ez da iristen, eta Albert trabestituta agertzen da, Valen amaren rola egiteko. Azkenean ama agertu eta fartsa agerian jartzen denean amaitzen dira korapilo eta nahaste komikoak. Orduan, prentsa agertzen da etxearen eta bikoteak zuzentzen duen gay klubaren ingurura, senatariari egoera konprometitu batean argazkia ateratzeko, baina senataria trabestitu egiten dute, eta horrela lortzen dute handik oharkabean atera eta arazoa konpontzea.

X