Ribera

RIBERA FERIA + Kultura

2021/09/18

12:00

Osinbiribil bidegorria

«Natura eta haren dardara» paseo gidatua, Idoia Zabaleta, Sofía Asencio, Chus Dominguez eta Tomás Aragayrekin.

Ekimen honek paseo bat proposatzen du Bidasoa ibaiaren ertzetik itsasorako bidean, eta ibiltariei gonbita egingo zaie korronte horiek entzuteko, zenbait ahots eta ikuspunturen arabera.

Iraupena: ordubete.

Ribera programa horren xedea da arte garaikideko proposamenak eta memoria historikoa uztartzea, bai eta uraren kultura ere, hiriko harreman sozialetan duen eragina kontuan hartuta. Diziplina askotako prozesu artistikoetan oinarritzen da, eta baterako sorkuntzaren, parte-hartzearen, ikerketaren eta esperimentazioaren alde egiten du.

Aurtengo edizioak herritarrei irekitako jarduera batzuk eskaintzen ditu Osinbiribileko bidegorrian zehar, saihesbidearen eta Santiago kalearen arteko bidegurutzearen azpiko zubitik Artiako kanaleraino. Aurten, entzutea izan da artistek landu duten kontzeptua, pertsonen eta ingurunearen arteko harreman gisa ulertuta. Jardueren bidez, gure Bidasoaren erribera partekatzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu, gure belarriak, gure ulermena eta lurraldearekin ditugun loturak entrenatuta.

X