Ribera

RIBERA FERIA + Kultura

2021/09/18

11:00

Osinbiribil bidegorria

Irrati-performancea. «Ertzak» soinu bidezko fizkio-lan bat da, eta soinuan murgiltzeko bidaia bat eskaintzen dio publikoari. Horretarako tresnak ahotsa, zuzenean sortutako soinu-efektuak eta grabazioak izango dira.  Istorioaren haria antropologo batek Peruko Amazonian bizi duen esperientzia izango da. Horren bidez, garenarekin eta inguratzen gaituenarekin lotuko gara, eta esploratu eta birdeskubritu egingo dugu.

Ribera programa horren xedea da arte garaikideko proposamenak eta memoria historikoa uztartzea, bai eta uraren kultura ere, hiriko harreman sozialetan duen eragina kontuan hartuta. Diziplina askotako prozesu artistikoetan oinarritzen da, eta baterako sorkuntzaren, parte-hartzearen, ikerketaren eta esperimentazioaren alde egiten du.

Aurtengo edizioak herritarrei irekitako jarduera batzuk eskaintzen ditu Osinbiribileko bidegorrian zehar, saihesbidearen eta Santiago kalearen arteko bidegurutzearen azpiko zubitik Artiako kanaleraino. Aurten, entzutea izan da artistek landu duten kontzeptua, pertsonen eta ingurunearen arteko harreman gisa ulertuta. 

X