Img Charlie la fábrica de chocolate

AGENDA KULTURALA Zinema

2021/08/27

22:00

Junkal plazatxoa

Sarrera gonbidapenarekin

Gaztelaniaz

Zuzendaria: Tim Burton
Urtea: 2005

Sinopsis: Charlie Bucket (Freddie Highmore), oso familia pobre bateko oso haur on bat, egun batez Willy Wonka (Johnny Depp) xelebrearen eta haren oompa-loompa taldearen txokolate fabrika erraldoian sartzeko lehiaketa baten irabazle suertatu da, eta, mundu osoko beste lau haurrekin batera, zaporez betetako mundu fantastiko eta magiko batean murgilduko da.

Ikusleek, filmaz gozatzeaz gain, emanaldia hasi aurreko animazio ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, Willy Wonka izango dugu gurekin, ikusleei harrera egiteko eta sari banaketan parte hartzeko beharko duten gauzatxo bat banatzeko. Izan ere, filmean, Charliek urrezko billete bat behar du txokolate fabrikaren barrura sartzeko, eta, aitzakia horrekin, opari txiki bat egingo zaie ikusleei, istorioaren osagai nagusiaren oroigarri.

Emanaldia doan izango da, eta gonbidapenak, pertsona bakoitzeko hiru gehienez ere, barrutiaren sarreran hartu ahalko dira, ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenagotik. 

X