Gira Bira

AGENDA CULTURAL Musika

2021/10/17

10:30

Mendibil parkea

  • 11:00 - Haurrentzako musika tailerrak. Lau tailer proposatuko dira, dohainik, gai ezberdinei buruzkoak eta parte hartzaile ezberdinentzat sortutakoak –interesdunek izena eman beharko dute aurrez, www.girabira.net webgunean–:

    • Jaioberrientzako musika tailerra, 4 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat. Taupa! Musikarekin Hazten proiektu berriak etxeko txikienentzako eta haien familientzako tailer bat emango du. Haur bakoitzak heldu batekin parte hartuko du, eta tailerra euskaraz egingo da, salbu eta familiaren batek ele bitan behar badu.
    • Musika tresna bat fabrikatzeko tailerra, 4 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzat. Kuttuna Haur Eskolaren tailerrean parte hartzen dutenek beren musika tresna propioa sortuko dute. Tailerra euskaraz egingo da, eta, inork behar badu, haurrari lagun egiten gelditu ahalko da.
    • Pandero tailerra, Skola Musik-en eskutik, 6 urtetik 10 urtera bitarteko haurrentzat. Ikasturte honetatik aurrera, pandero eskolak ematen ditu Skola Musik-ek, eta hastapen tailer bat eskainiko du,
    • Aplikazioen bidez musika sortzeko, remixak egiteko eta DJ aritzeko tailerra, 10 urtetik 14 urtera bitarteko haurrentzat. Zarauztik, DJ Makala adingabe nagusiei aplikazio musikalak musika sortzeko, remixak egiteko eta DJ aritzeko erabiltzen irakastera etorriko da. Parte hartzaile bakoitzak bere gailu mugikorra edo tableta eraman beharko du, eta, intuizioaren bidez, erraz, egungo musika estilo batzuk sortzeko prozesua eta nahasketak egitekoa nolakoak diren ikasiko du, baita DJ lana nolakoa den ere, teorian eta praktikan,

    Tailerretan izena emateko epea duela bi asterako hasi zenez, lehenengo hiru tailerrak beteta daude dagoeneko. Oraindik badago tokia musika sorkuntzako tailerrerako. Interesdunek www.girabira.net webgunearen bidez izena eman dezakete.

  • 12:00 - “La Fantástica Banda plays The Beatles” kontzertua. La Fantástica Banda The Beatlesen zale amorratua da, eta, horregatik, “La Fantástica Banda plays The Beatles” kontzertua muntatu du: Liverpoolgo laukotearen abestien bertsio pertsonalak; kontzertu didaktiko bat, helburutzat The Beatlesen musika haurrei helaraztea duena eta, gainera, taldearen historia modu ludiko, erraz eta dibertigarrian errepasatzen duena.

    Lara antzokian estreinatu zen ikuskizuna, Madrilen, eta, ondoren, Madrilgo Udalak Madrid Activa programaren barruan sartu zuen, kalitate zigilu gisa. Horrela, Daoíz y Velarde antzoki-pabiloian eta Villa de Vallecas auditoriumean eman zen, baita Inverfest jaialdian Price zirkuan, Thader merkataritza gunean (Murtzian), Guadalajarako plaza nagusian, Pozuelo de Alarcóngo Koroazio plazan... ere. Kontzertuak 60 minutu irauten du, eta adin guztietako ikusleentzat da.

X