Expo Ainara Oskoz

AGENDA KULTURALA + Kultura

2021/07/24

19:00

Menchu Gal aretoa

Aurre izen ematea: cultura@irun.org edo 943 50 54 08/07

Ainara Oskoz.

Erakusketa honetan, senide baten heriotza abiapuntutzat hartuz, artistak maitasunari, sekretuei, oroitzapenei, erritualei, ametsei, hutsari... buruz gogoeta egiten du. Heriotza horrek atzera zein aurrera begiratzera darama; bere iragana, oraina eta etorkizuna berridatzi, zirkulu pertsonal eta artistiko bat itxi eta sortzeko erronka berri baten aurrean jartzera.

Ainara Oskozen alderik ezagun eta sarituena pintura da. Bada, “Denboraren haria” erakusketak Oskoz intimo eta pertsonalagoa erakusten digu: Menchu Gal aretoko bi geletan, artistaren hari pertsonalari dagozkion objektuekin sortutako lanak daude. Nondik datorren, norbanako eta artista gisa nor den, eta zergatik den horrelakoa: hori guztia galdetzen dio bere buruari Oskozek. 2018an idazten hasi zen eguneroko pertsonal bat da obra, 2019an hankaz gora jarri eta iraganera bidaiatzera behartu zuena oraina ulertzeko eta etorkizunerako birkokatzeko.  

  • Aurre izen emateaE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 943 50 54 08/07 deitu.
  • Edukiera: 10 pertsona

X