XX Bidasoa Folk

AGENDA KULTURALA Musika

2021/08/21

20:00

Junkal plazatxoa

  • Juan Jose Robles (Murcia)

    Oso gazte zela hasi zuen bere musika ibilbidea bere jaioterriko (Murtziako Alhama) errondaila eta musika tradizionaleko taldeetan. Malvariche taldearen eta Mujeres con Raíz taldearen sortzaileetako bat da.

    Bere ibilbidean zehar, hainbat taldetan hartu du parte, Camerata Aguilar, Manuel Lunaren Maquilera Taldea, La Banda del Pepo, La Ronda de Motilleja… Paco Muñozen agur biran parte hartu du (2017-2018), bai eta SIMFÒNIC Pep Botifarra & Pau Chafer taldean ere (2018), 30 diskotan baino gehiagotan parte hartzeaz gain.

    2016. urtean ekin zion bere bakarkako ibilbideari, Tiempo de espera lehen diskoa grabatu zuenean.

    2019an grabatu zuen bigarren diskoa, In-quietud. Kritikak oso harrera ona egin zion eta urte hartako Europako folk diskorik onena izendatu zuten.

    Mandolina, lautea, bandurria, oktabillak, gitarra dira Alhamako musikari honen ezaugarri nagusiak, eta izen propioa duen proiektua sortu du. Aparteko sentiberatasuna du konposiziorako, eta musika tradizionala ikusteko beste modu bat. Juan José Robles, zalantzarik gabe, egungo erreferentea da, penintsulako hego-ekialdeko hari-folk musikan.

    Alba Carmona  (Barcelona)

    Sustraiko musikaren aztertzailea, musika herrikoien soinuen eta musika modernoaren artean ibili da urteetan Alba Carmona. Hamaika agertoki zapaldu ditu hainbat artistarekin batera, haiengandik etengabe ikasiz eta partekatuz: Perico Sambeat, Carlos Saura, Chano Dominguez, Las Migas, Mauricio Sotelo… Musikan 18 urtean izandako esperientziek, denboraren joanak eta oraintsuko amatasunaren emozioek musikan bere ahotsarekin adierazteko beharra eragin diote lehen aldiz eta bederatzi abesti osatu ditu bere lehen diskoan, ia osoa berak konposatua eta Jesús Guerrerok ekoitzia. Hitzek ez gaituzte definitzen bakarrik, eraiki ere egiten gaituzte. Garen pertsonak egiten gaituzte. Sortzen zaizkigun hitzez eginak gaude. Eta Alba Carmonarenak asko dira. Bere karreraren hasieratik berarekin doazen hitzak eta beste batzuk iritsi berriak direnak. Bidea eta poesia da Alba. Sustraia eta egia da. Tradizioa eta estetika. Baina artea bezala, beharra eta berrelkartzea ere bada, berraurkitzea eta hastea.

Bidasoa Folk jaialdia; informazio gehiago.

X