logo gazteleku Martindozenea

UDA GAZTE + Kultura

2021/07/22 - 2021/07/23

11:00

La Salle bus geltokian (avenida Elizatxo, 14)

21,75

Plan borobila ostegun eta ostiral honetarako!

Ostegun goizean Irundik aterako gara eta Txindokiko Itzala deituriko abentura parkera joango gara. Bertan, arku tiroa eta tirolina ezberdinez osatutako zirkuitoak egiteko aukera izango dugu. Bukatzerakoan, Beizama herrian kokatutako aterpetxera joango gara gaua pasatzera. Ostiral goizean mendi txangoa egingo dugu, eta aterpetxean bazkaldu ondoren, Irunera itzuliko gara.

Bai ostegun eta bai ostiralean ere arropa erosoa eta kiroleko/mendiko oinetakoak eraman behar dira. Honetaz gain, osteguneko bazkari eta merienda ere ekarri beharko duzue, eta noski, gaua pasatzeko arropa eta lozakua. Osteguneko afaria, eta ostiraleko gosari eta bazkaria aterpetxean egingo ditugu.

X