Sprtzaileen azoka kartela

AGENDA KULTURALA + Kultura

2021/06/19

16:00-20:30

Gazteleku Martindozenea

GazteARTEan gazteria sailaren KONEKTA zerbitzua ekintza berri batekin dator: SORTZAILEEN AZOKA.

Ekintza Irungo sortzaile gazte batzuek proposatutakoa da eta bertan beraien produktuak salgai jarriko dituzte: ilustrazioak, arropa, makramea, bitxikeriak... Gainera, DJ bikote batek girotuko du: Petrila Studio.

Gazteek sortutako ekintza bada ere, edozein adinetako jendea etorri daiteke, azoka Irungo herriari zabalik egongo da. Animatu eta gerturatu!