DOrtagnaneta3mosketxakurrak

AGENDA CULTURAL Cine Infantil

03/12/2022 - 04/12/2022

16:00

OCINE Mendibil

Gratuito. Entradas los viernes en la taquilla de Ocine Mendibil, de 15:30 a 22:00.

En euskera

CARTEL DÍA+SINOPSIS
dortagnan  

Sábado 22 de octubre

D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak

D'artagnan gaztearen istorioa kontatzen du filmak, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil suhar eta xaloarena. Han, denetik gertatuko zaio: lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Horiez gain, ezin ahaztu Rofty zaldia ere, behin baino gehiagotan salbatuko duen lagun mina.

 oltxiak  

Domingo 23 de octubre
Oltxiak

Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, Oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina dena ez da haiek uste bezain erraza izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

 Lur Amets  

Sábado 5 de noviembre

Lur eta Amets

Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza dute, eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Hala, Andereren eta Baltaxar katuaren botereei esker, asteburuan ez dute aspertzeko astirik izango. Bidaia batean murgilduko dira denak, eta  garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak biziko dituzte, gure historian zehar bidaiatuz. Bi txikiak izango dira beti protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza bikainarekin. Zoritxarrez, sasoi eta garai desberdinetako gaiztoak beti izango dituzte atzetik.

 space jam    

Domingo 6 de noviembre
Space Jam: Aro Berria

LeBron James saskibaloiko super-izarrak Looney Tunes taldearekin bat egingo du, Goon Squad garaitzeko eta bere semea salbatzeko.

 Ainbo    

Sábado 12 de noviembre
Ainbo: Amazoniako gerraria

Ainbo txikia Amazoniako oihanaren sakon-sakonean bizi da. Ama galdu eta bere herriko helduekin borrokatu ondoren, arkulari gazteak bidaia bati ekingo dio, bere herria gizon zuriaren botere suntsitzailetik salbatzeko. Bidaian zehar, bi animalia lagun izango ditu, bere gidari espiritualak: armadillo bizkorra eta tapir jatorra.

 ilargirantz    

Domingo 13 de noviembre

Ilargirantz

Alemaniako haurrentzako liburu ezagunenetako batean oinarrituz, filmak Pete txikiaren istorioa kontatzen du. Kakalardoarekin, Zoomzeman jaunarekin eta Sandmanekin batera bidaia xarmangarri batean murgilduko da protagonista, bahituta duen Moon Man ahizpa txikia gaiztoengandik erreskatatzeko.

 trash    

Sábado 19 de noviembre

Trash

Kaxak, botilak, ontziak etab. edonon botatzen ditugu: kalean, dendetan, zubi azpietan… Bota ostean, ez gara gehiago hondakinez gogoratzen. Slim puskatutako kartoi kaxa bat da, eta azokan bizi da bere adiskide Bubbles kola-freskagarriarekin eta beste lagun batzuekin batera. Bizirauteko modu bakarra ezagutzen dute: dena xurgatzen duten garbiketa-makinei iskin egitea. Slimek beltz ikusten du etorkizuna, eta ez du ezertan sinesten, ezta piramide magikoaren kondairan ere. Kondaira horrek dioenez, piramidea toki zoragarria da, hondakin orori bigarren aukera bat ematen diolako. Hondakinek bizi berri bat hasten dute, eta galdutako erabilgarritasuna berreskuratzen dute. Gau batean, ordea, Spark izeneko kutxa txiki bezain berezia azalduko da, eta Slimen bizimodua goitik behera aldatuko du. Abentura dibertigarrietan murgilduta, kutxatxoa Slimi zerbait gogorarazten saiatuko da: batentzat zaborra dena, beste batentzat altxorra izan daitekeela, alegia.

 sp maskoten  

Domingo 20 de noviembre

DC Supermaskoten Liga

Krypto Supertxakurra eta Superman lagun minak dira. Super-botere berberak dituzte, eta elkarrekin egiten dute borroka gaizkileen aurka, Metropolisen. Superman eta Justiziaren Ligako gainerako kideak bahitzen dituztenean, Kryptok kaleko kuadrilla anitz batekin topo egiten du (Ace Bati ehiza txakurra, CV txerrieme vietnamita, Merton dordoka eta Txip urtxintxa) eta superheroiak erreskatatzen laguntzeko konbentzitzen ditu lagunak. Horretarako, norberak dituen botereak erabiltzen ikasi beharko dute.

 tom jerry    

Sábado 3 de diciembre

Tom eta Jerry

Historiako lehiarik maiteenetako bat berpiztuko da Jerry New Yorkeko hotelik onenera bizitzera doanean, "Mendeko ezkontza" garrantzitsuenaren bezperan. Hori dela eta, ezkontzaren antolatzailea lur jota dago, eta Tom kontratatzen du, hura gainetik kentzeko. Katuaren eta saguaren arteko borrokak hankaz gora jarriko du dena, antolatzailearen ibilbide profesionala, ezkontza eta, beharbada, hotela bera suntsitzeko mehatxuarekin. Baina, kolpetik, arazo are handiago bat sortuko zaie: hiruren aurka konspiratuko duen langile handinahi bat.

 orkestra    

Domingo 4 de diciembre

Orkestra Lurtarra

Manu, haurra zela, platonikoki maitemindu zen Stella Panini Pianista Handiarekin, eta hura ezagutzea zuen amets. Horretarako, Stefano Salegiren aholkuak jarraituz, gerora manager bilakatuko den pertsonaia ilunarenak, orkestra bat osatuko du. Baina Manuk, ameslari galanta izateaz gain, sentitzen du inguruko jendeak ez duela ulertzen, eta bere modura bizi den outsider bat da. Bere instrumentua da bere bitxikerietako bat: erratz bat da instrumentu hori. Horrek ez dio eragozten orkestra berezi bat sortzea, beste artistekin batera: urduri dagoenean bizkarrean azkura sentitzen duen kontrabaxu jole bat, haizezko instrumentuak jotzen dituzten eta usaimen aparta duten bi biki, kontratenore bibotedun bat eta beti kardantxilo bat atzetik duen triangelu jole bat. Ijito kastako ahuntz bat ere haiekin ibiliko dute, eskaileraren funtzioa egiten.

X