Trenbide eremua hiri berri bat sortu da

Irunek bizi duen iraultza sozial eta ekonomikorik handiena da hiria XIX. mendean zabaldu zenetik

Zure iritziarekin atsegin duzun hiria eraikiko da

Parte hartu

Irungo Udalak fase berri bat hasiko du ViaIrun proiektuan, Hiri Proiektu Estrategikoarekin eta trenbide eremuan Hiri Antolaketarako Plangintza Nagusiaren aldaketarekin (HAPNA).

Sozializazio eta parte-hartze fasea abenduaren 4an hasiko da eta irundar guztiei zabalik egongo da 2019ko martxoaren 4a arte.

Horretarako bi erakusketa iraunkor prestatu dira ViaIrun lokalean Txanaleta plazan eta Palmera Montero gunean. Eta bide batez hitzaldi informatibo bat egongo da abenduaren 12an, asteazkena, Palmera Montero gunean.

Ondoren, saioetan bertaratuta parte hartu ahal izango da abenduan eta urtarrilean. Horrez gainera, www.irun.org/viairun web orri bat sortu da ViaIrun proiektuari eta egungo faseari buruzko informazio guztiarekin, parte hartzeko saioetara inskribatzeko eta digitalki parte hartzeko aukera emanez.