ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera
Logotipo Gipuzkoa TurismoLogotipo Euskadi SaboréalaLogotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

San Martzial

Izen ofiziala Aldabe Mendia bada ere, San Martzial mendia izenez ezagutzen dute irundarrek, 1522ko ekainaren 30eko borrokaldian frantziarrak gainditu izana oroitzeko santu horren ohorez eraiki zen ermitagatik.

Mendiak 224,8 metroko altuera dauka, eta oinez joan daiteke, hiri edozein ibilbidetik barrena, edo errepidez, eta ibilgailua aparkatu daiteke zelai ondoko aparkalekuan. Hor, zenbait alternatiba turistiko planteatzen dira: pagadiak, pinudiak eta hariztiak ezagutu ditzakezu mendi hau Aiako Harria Parke Naturalarekin lotzen duen bidean, edo ibilbide laburragoak aukera ditzakezu, zure gorputzari eragiteko gure natur paisaiarekin gozatzen duzun bitartean. Plan erlaxatuago bat nahi baduzu, San Martzialeko zelaian, jolas gune bat daukazu, ume eta helduak asebetzeko egokitua.

Aprobetxa ezazu zure bisita Bidasoako balkoitik begiratzeko. Ermitaren ondoan dagoen begiratokian, hiriaren, Txingudi badiaren, Hondarribiaren eta Bidasoa ibaiaren ikuspegi deskribaezina lortuko duzu; ikusi beharra daukazu!

itzuli

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun