ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera:
Logotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Zer ikusi, zer egin

Leku interesgarriak : Arbelaiz Jauregia


EU Submenu de Nuestra historia:

Udaletxea Santiago Bidea Ama Xantalen Ermita San Martzial Mendia eta Ermita Junkal Eliza Urdanibia Jauregia Arbelaiz Jauregia Sancho de Urdanibia Ospitalea Konpantzia edo Konferentzako Irla Aiako Harria Plaiaundi Munduko Tximeletak Museoa OIASSO erromatar museoa Irugurutzeta-ko Labeak Badiako bidea Menchu Gal Erakusketa Aretoa

Arbelaiz jauregiaren marrazkia

Arbelaiz jauregiaren argazkia

Arbelaitz Jauregiak, Eliza kalean dagoen oinetxeak, Arbelaitz familiarena izateari eta bertan ostatu hartu zuten pertsonaia arranditsuei zor die ospea (Frantziako Endrike II.a, Katalina Medici, Espainiako Karlos IV.a, Katalina Braganzakoa, Espainiako Felipe V.a, Frantziako Karlos X.a eta beste batzuk).

1936ko Gerra Zibilean zeharo erre ondoren, berritu egin zuten. Egungo eraikinak oin laukizuzena du eta guztia silarriz egina da.

Aurreko aldea barrokoa da eta molde dorikoko bi zutabek egiten diote sarrera ateari. Zutabeok, taulamendu baten bidez, triglifo eta metopazko frisoari eusten diote eta goiko partean armarria inguratzen duen frontoi eten bat aurkezten da.

Soto handian dagoen harri batean idatzirik azaltzen dira jauregi honetan ostatu hartu zuten pertsonaien izenak. 1964. urtean Gipuzkoako Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten.

igo

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun