Zer ikusi, zer egin
Leku interesgarriak : Sancho de Urdanibia Ospitalea
EU Submenu de Nuestra historia:
Ospitale-aterpetxe hau Santxo de Urdanibia jaunak bereziki horretarako utzitako dirutzari esker eraiki zuten. Urdanibia Plazan dago.

Oin laukizuzena eta hiru solairu ditu. Manposteria nagusi izanik silarria erabili zuten eskantzuetan, baoen inguruetan eta solairuen artean. Fatxada nagusian eta hormakonka batean Ama Birjinaren irudia aurkezten da. Hormakonka hau zutabe txikiekin dago apaindurik, eta gainean frontoi bat du. Frontoiaren gainean Urdanibia etxearen armarria aurkezten da. Atzeko aldean eta beheko oinean arkuteria bikoitza erakusten du eta beste bi oinetan arku hirukoitz kareldunak. Eraikin osoa goitik behera berritu da. Egun Udal Euskaltegiaren egoitza da, baina lehendik Irungo Zine-Kluba, ikastetxea, herri lanetarako biltegia... izan zen.




